XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi anai
Hain ederrak
eta bat
bestea bezain
ederrak
ziren.

Duela
bi egun
hil ziren.

Eguzkipean
eta bizian
beti
elgarrekin
ziren.

Esku
ez ezagutu
baten
bidez
hil
dira.

Anai
zirela
erraten zen.

Odolaz
ez
ziren
hala.

Zuzena
eta zuhurra
uste zuten
jazarketaren
bidesketan
eskuz
esku
kasik
ibili
dira
elgarrekin
urteak
eta urteak
libertate
eta bake
gura
gogoan.

Zazpi
bi aldizkilako
urte
batean
urtarrileko
itzalean
esku
batek
garbitu
ditu.

Karrika
bazter
zikin
eta ez ezagutu
baten
gainean
han ziren
biak
lo
iduri.

Bilboko
bi
anaiak
adibide
zuzenkontraka
bi
aingeru bezala
goiz hontan
esku
erahiltzaile
batez
hil dira.